Koronabirus kasu positibo berri bat atzeman dute Egogain gerontologikoan

0    Gizartea 
ETA KITTO ETA KITTO
Koronabirus kasu positibo berri bat atzeman dute Egogain gerontologikoan
ETA KITTO 2022, Urt 04

Gipuzkoako Foru Aldundiak atzo jakinarazi zuenaren arabera, Egogain zaharren egoitzan koronabirus kasu berri bat atzeman dute, egoitzako kasu bakarra delarik. Gipuzkoan, guztira, 62 koronabirus kasu positibo berri atzeman dituzte, sei lagun sendatu dira eta pertsona bat hil da gaixotasunaren ondorioz.

Eskualdeko beste herrietara begira, Soraluzeko Nuestra Señora de la Merced egoitzan beste kasu berri bat atzeman dute eta aktibo dagoen kasu bakarra da.

 

7 ordu medikuarekin

Cadena Ser hedabideak gaur jakinarazi duenez, Eibarko Ospitaleko pertsona nagusientzako unitate soziosanitarioetan 7 orduz egoten da medikua eta beste 17 orduetan guardiako medikuak egoten dira (asteburuetan 22 orduz). Hori da, hain zuzen ere, Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politika Sailak Batzar Nagusiei bidalitako dokumentazioan azaltzen dena, Estitxu Elduaien batzarkideak hala eskatuta.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »