Koronabirusak hildako gehiago utzi ditu San Andres eta Egogain egoitzetan

Koronabirusak hildako gehiago utzi ditu San Andres eta Egogain egoitzetan
2020/04/11 eta kitto!
Gipuzkoako Foru Aldundiak gaur arratsaldean eman duen informazioaren arabera, bederatzi lagun hil dira gaur koronabirusaren eraginez probintziako zaharren egoitzetan, hain zuzen ere Zarauzko Santa Ana, Ordiziako San Jose, Donostiko Berra, eta Eibarko San Andres eta Egogain egoitzetan. Aldundiak ez du zehaztu egoitza bakoitzean zenbat hil diren.

Txanponaren beste aldean, Egogain egoitzako hiru lagun sendatu dira azken orduetan.