LABIren Aholku Batzordeak indarrean dauden neurriak ez gogortzea erabaki du

LABIren Aholku Batzordeak indarrean dauden neurriak ez gogortzea erabaki du
2021/07/07 08:34
eta kitto!
Azken asteotan EAEn pandemiaren datuak okertu badira ere, gaur goizean bildu den LABIren Aholku Batzordeak erabaki du indarrean dauden neurriak ez gogortzea, albiste agentziek aurreratu dutenez.

Indarrean dauden neurriekin jarraituz, establezimenduek 02:00etan itxi ahalko dituzte, ostalaritzan sei pertsona eseri ahalko dira mahai bakoitzean, txokoek eta elkarte gastronomikoek irekita jarraituko dute, eta publikoa egon ahal izango da kirol ikuskizunetan, baina edukiera mugatuta.

Neurri horiekin batera, lehendakariak azpimarratu du dekretu batean jasoko dutela kaleko edana, eta jende pilaketak sortzen dituzten kaleko festak eta ez festak debekatuta egongo direla. Bihar sartuko dira indarrean neurriok.