Langabeendako zein bazterkeria egoeran dauden emakumeendako ikastaroak

Langabeendako zein bazterkeria egoeran dauden emakumeendako ikastaroak
2021/09/29 eta kitto!
Debegesak lau ikastaro antolatu ditu langabezian daudenei zein bazterkeria egoeran edo arriskuan dauden emakumeei zuzenduta. 24na lagunendako lekua izango da. Urrian hasi eta martxora arteko ikastaroak dira. Izen-ematea urriaren 6ra arte izango da zabalik eta iragarri dute eskoletarako joan-etorrien gastuei aurre egiteko bekak eskainiko dituztela.

Gizarteratzeko eta laneratzeko prestakuntza programaren baitan, Debegesak bi ikastaro antolatu ditu langabezian daudenei zuzenduta:

  • Elektrodo estalia eta TIG bidezko soldadura (Eibarko Armeria Eskolan)

  • Fabrikazio mekanikoko eragiketa osagarriak (Elgoibarko IMH prestakuntza)


24 lagunendako lekua izango da. Parte hartu nahi duenak Lanbiden izena emanda egon beharko du, 16 urte beteak izan beharko ditu eta Debabarrenean (Soraluze, Mutriku, Deba, Mendaro, Elgoibar edo Eibar) bizi beharko dute.

Emakumeendako


 

Bazterkeria egoeran edo arriskuan dauden emakumeei zuenduta, berriz, beste bi honako ikastaro hauek eskaini dituzte:

  • Ibilgailuen pintura (Elgoibarko Meka Lanbide Eskola)

  • Argiaren eta estalki teknikoaren oinarrizko eraikuntzak (Eibarko Oinarrizko Lanbide Heziketa)


Kasu honetan ere, 24 emakumerendako lekua izango da, Lanbiden izena emanda egon beharko dute, 16 urte beteta izan beharko dituzte eta Debabarrenean bizi.

Praktikak enpresetan


 

Behin ikastaroak bukatuta, ikasleek praktikak egingo dituzte enpresetan eta gainera, banakako laguntza eskainiko zaie ibilbide osoan zehar.

Izen-ematea zabalik dago urriaren 6a arte eta Debegesako webgunean dagoen formularioa bete behar da. Informazio gehiago behar izanez gero, telefono zenbakia honakoa da: 943 82 01 10.