Lau kasu berri azken orduetan, bi Eibarren eta beste bi Ermuan

0    Gizartea 
CDwes76
Lau kasu berri azken orduetan, bi Eibarren eta beste bi Ermuan
ETA KITTO 2020, Api 01

Lau kasu berri gehitu dira atzotik zerrendara. Eibarren 2 pertsona kutsatu dira, eta beste bi Ermuan. Eskualdean, guztira, 117 herritarrek eman dute koronabirusean positibo, atzo iluntzeko 20:00etako datuen arabera. Horietatik 45 Eibarren daude.

Covid-19 birusagatik kutsatutako eskualdeko herritarren kopuruak gora egiten jarraitzen du poliki bada ere. Aste honetako datuek 11 positibo berri zenbatzen dituzte (7 gehiago Eibarren, 2 gehiago Ermuan, bat  gehiago Elgoibarren eta beste bat gehiago Deban).

Koronabirus kasuak udalerri bakoitzean:
Eibar            47
Elgoibar      27
Ermua           22
Deba              9
Mendaro     2
Mutriku        6
Mallabia       0
Soraluze       4

Eskualdeko ospitalei dagoienez, atzo baino 4 pertsona gehiago daude ingresatuta. Eibar Ospitalean 40 daude, eta Mendarokoan 39.

EAEn 518 kasu berri izan dira eta, guztira, 6.838 pertsona daude koronabirusarekin kutsatuta. Horietatik 1.908 daude ospitaletan . 369 lagun hil dira, alegia, atzo baino 44 gehiago.

Osatutakoak, berriz, 2.165 dira.

 

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »