Gipuzkoako Fiskaltzak lau urteko zigorra eskatu du gizon batentzat, Eibarren 14 urteko bi neskatori sexu-abusuak egitea leporatuta. Gaur zen hastekoa epaiketa, baina akusatua ez da agertu eta, ondorioz, Gipuzkoako Auzitegiak gizona bilatzeko eta atxiloketa agindua eman du.
Hainbat iturriren arabera, gertakariak herriko parke batean gertatu pasatu ziren. Itxura denez, akusatuak bi adingaberi musu eman zien.