Maiatzaren 2tik aurrera kirola egitera eta pasiatzera atera ahal izango da

Maiatzaren 2tik aurrera kirola egitera eta pasiatzera atera ahal izango da
2020/04/25 21:26
eta kitto!
Pandemiaren garapenak orain arteko joera izaten badu, datorren larunbatetik aurrera (maiatzak 2) kirola egitera edo paseora ateratzeko aukera emango du Espainiako Gobernuak. Sanchezek azaldu du koronabirusa garaitzeko modu bakarra txerto bat topatzea izango dela, baina horretarako hilabeteak beharko direla. «Baina garaipen partzialak lor daitezke; duela sei aste, konfinamendu oso gogor batean sartu ginen; herritar bakoitzak beste hiru kutsatzen zituen. Orain, kutsatze maila %1,5ekoa da».

535UEU-Irakaskuntza-Master-Baner-300x3001

Asteartean aurkeztuko du Sanchezek konfinamendua leuntzeko plana, ministroen kontseiluan. Azaldu duenez, asteak daramatzate hori lantzen, baina iragarri ditu plan horren xehetasun batzuk. «Mailakatua» izango da: «Ez dugu kolpe bakarrean jardurera eta mugikortasun sozial osoa berreskuratuko; jarduera eremu bakoitzean, pauso ezberdinak emango dira». Jarduera bakoitzari ezartzen zaizkion mugak aldatuz joango dira, egoeraren arabera.