Maiatzaren Lehenari buruzko pasarteak ekarri dituzte gogora Udal Artxiboak eta Ego Ibarrak

Maiatzaren Lehenari buruzko pasarteak ekarri dituzte gogora Udal Artxiboak eta Ego Ibarrak
2020/05/01 eta kitto!
Gaurko egunez Langileen Nazioarteko Eguna ospatzen dugu mundu osoko beharginok, baina ez da beti horrela izan. Eibarko Udal Artxibotik gogora ekarri duten bezala, Maiatzaren Lehenaren jaia 1904an ospatu zen lehen aldiz jendaurrean. UDAL ARTXIBOAREN ALBISTEA OSORIK IRAKURTZEKO SAKATU HEMEN.
Ego Ibarra Batzordeak, berriz, lehengo eibartarrek nola ospatzen zuten jaso du, bere web orrian argitaratu duen albistean. Bitxikeria ugari kontatzen dituzten Luciana Larreategui, Benigno Bascaran eta Jose Antonio Albizuren lekukotasunak ere bildu ditu Ego Ibarrak, Eibartarren Ahotan ahozko ondarea gordetzeko proiektutik pasarte batzuk aukeratuta.
Zaharrenek gogoratzen dutenez, umetan bandera txiki gorri batzuk hartuta, manifestazioaren atzetik joaten ziren. Manifestazioan eskatzen zirenak, berriz, ezagunak egiten zaizkigu belaunaldi gazteagoei ere, nahiz eta eskatzeko moduak aldatu: "Ocho horas de trabajo, ocho horas de ocio y ocho horas de diversión".
Gainera, 1937ko apirilaren 13az geroztik Maiatzaren Lehena laneguna zen, 1956ko apirilaren 25ean, Francoren sasoian jai eguna izendatu zuten arte. EGO IBARRAREN ALBISTERA JOATEKO HEMEN SAKATU.