Maria Rosa Suárez-Zuloaga, Ignazio Zuloaga pintorearen biloba hil da

Maria Rosa Suárez-Zuloaga, Ignazio Zuloaga pintorearen biloba hil da
2021/03/19 eta kitto!
Atzo hil zen Madrilen Maria Rosa Suárez-Zuloaga, Ignazio Zuloaga margolariaren biloba, 83 urterekin, bihotzekoak jota.

Bere heriotza ezustean harrapatu ditu ingurukoak, “sasoi betean” ikusten zutelako: “Tallinen, Estonian, Ignazio Zuloagari buruzko erakusketa inauguratuko dute laster eta ilusio handia zuen horrekin”.

Enrique Suárez Rezola eta Lucía Zuloaga Dethomasen alaba zen Mª Rosa eta 2011. urteaz geroztik Pedrazan bizi zen, bere aitxitxak 1925ean erosi zuen gazteluan. Bertan dagoen museoaren kudeaketaz arduratzen zen eta aurretik, luzaroan, Zumaiako Zuloagaren Museoa zuzendu zuen. Goian bego.