Koronabirusa dela eta ez dago inor ingresatuta Mendaroko ospitalean

Koronabirusa dela eta ez dago inor ingresatuta Mendaroko ospitalean
2020/05/29 eta kitto!
Gaur Osasun Sailak argitaratu duen txostenaren arabera ez da koronabirus kasu berririk atzeman Debabarreanean.

Eibarko kasuan kasu berririk gabeko 20. eguna litzateke eta epidemiaren garapen onaren seinalea da gaur ez dagoela inor Koronabirusa dela eta Mendaroko Ospitalean ingresatuta. 

Eibarko Ospitalean 12 lagun daude, baina momentu honetan ez dago jakiterik nongo gaixoak diren, izan ere epideamiaren hasieran Araba eta Debagoienako gaixoak ekarri zituzten Eibarko Ospitalera eta gaur egun COVI19 tratazeko erreferentzia zentroa da Gipuzkoan.

EAEn 7 kasu atzeman dira PCR bidez, 1 Araban eta 6 Bizkaian (4 Bilbon eta bana Getxo eta Santurtzin).