Mercedes Kareaga Bekak sortu dira emakumeen ekarpena aitortzeko eta justizia egiteko

0    Gizartea 
ETA KITTO
Mercedes Kareaga Bekak sortu dira emakumeen ekarpena aitortzeko eta justizia egiteko
ETA KITTO 2021, Ots 03

Mercedes Kareaga Beka sortuko du Eibarrek, emakumeek hiriaren aurrerabidean egindako ekarpena aitortzeko eta justizia egiteko.

Iaz bertan behera geratu ondoren, Eibarko Udalak 2021erako diru-laguntzen plan estrategikoan sartu du Mercedes Kareaga Beka, EAJk sustatua, “Eibarko emakumeek gure hiriaren aurrerabidean egindako ekarpenaren garrantzia dokumentatzeko eta nabarmentzeko” helburuarekin.

Nolanahi ere, beka berri horren sorrerarekin, Udalak ez du soilik emakumeek Eibarren garapenean izan duten paper protagonista agerian uzten lagunduko; Mercedes Kareaga Guisasolarekin (1908-1997) zuen zorra ere kitatuko du. Izan ere, eibartar horrek bere bizitza bideratu zuen egoera ahulean zeuden pertsonen berdintasun eta gizarteratze beharrak asetzera.

Biografia
Emilia Guisasola eta Cayetano Kareaga grabatzailearen alaba zen Mercedes. Bere lehen ikasketak Alhondigako eskoletan egin zituen, eta, ondoren, irakasle ikasketak burutu zituen, nahiz eta ez zituen amaitu.

Oso gaztea zela, Mercedes Kareagak EAJren tokiko elkartearen eta Emakume Abertzale Batzaren sorreran parte hartu zuen, eta defentsa sutsua egin zuen bertatik emakumeak gizartean parte hartzeko. 1933an politikagintza utzi zuen.

Gerra Zibila hasi zenean Eibartik alde egin behar izan zuen. Hasieran Bilbon egon zen familiarekin, eta gero, Asturiasen, Printzerria faxisten eskuetan erori zen arte. Orduan, itsasontziz Frantziara ihes egin zuen, baina, ontziari Almirante Cervera itsasontziak egin zion esku-hartzea eta Mercedes Eibarrera itzuli zuten zaintzapean.

Beste hainbat ekintza egin zituen eibartarrak bere bizitza osoan zehar, eta XX.mendeko emakume garrantzitsuenetariko bat da egun hirian.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »