Migrazioa eta bizitzak salbatzea izango dute mintzagai egunenean Portalean

0    Gizartea 
ETA KITTO ETA KITTO
Migrazioa eta bizitzak salbatzea izango dute mintzagai egunenean Portalean
ETA KITTO 2022, Ira 20

Portaleak ‘Migrazioa ez da delitua. Bizitzak salbatzea ez da delitua’ izeneko mahai-ingurua jasoko du eguenean, 18:30ean. Aita Mari erreskate ontziko eta Irungo Harrera Sareko kideek hartuko dute parte bertan, eta Zehar Errefuxiatuekin elkarteko kideek moderatuko dute. Horrela, ekimenaren helburua Mediterraneo erdialdean pertsona askoren bizitzak salbatu dituzten agenteei ahotsa ematea eta migrazio-fluxuen tragedia bizi duten lehen pertsonen errealitatea erakustea da.

Udalak bere webgunearen bitartez adierazi duenez, “IOM (NBEren Migrazioetarako Nazioarteko Erakundea) erakundearen arabera, Mediterraneo itsasoan bakarrik 2.026 pertsona hil ziren 2021ean. Mare Nostrum amaitu zenetik, ez da herrialde proaktiborik egon Mediterraneo erdialdeko bilketa eta salbamendu operazioetan. Mare Nostrum ontzia itxi ondoren gero eta heriotza gehiago izan direnez, GKEek bilaketa eta erreskate operazioak hasi behar izan dituzte, eta gobernu askok salbamendu jarduerak kriminalizatu eta salatu dituzte”.

Gaia gurera ekarrita, “Gipuzkoa eta Lapurdi arteko muga igarobide bihurtu da, ehunka pertsonak erabiltzen dituzten migrazio-ibilbideen barruan nahitaezko pasabidea baita, gehienak Afrikatik etorriak”, Udalaren berbetan. “Frantziako Estatuak Europar Batasuneko zirkulazio askeko puntu batean arraza-kontrolen politika iraunkorra ezarri duen bitartean, gutxienez bederatzi pertsona hil dira euskal lurraldean azken urtean”, gehitzen du.

Migrazioa ez da delitua. bizitzak salbatzea ez da delitua (finala)

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »