Minbiziaren Aurkako Gipuzkoako Elkartearen erakusketa ibiltaria bihar goizean Untzagan egongo da

Minbiziaren Aurkako Gipuzkoako Elkartearen erakusketa ibiltaria bihar goizean Untzagan egongo da
2022/02/07 eta kitto!
Minbiziaren Kontrako Munduko Eguna dela eta, Minbiziaren Aurkako Gipuzkoako Elkartekoak eskualderik eskualde dabiltza, “Minbiziaren Tourra” izeneko ibilbidea egiten, eta bihar Eibarren egongo dira, 09:30etik 13:00era Untzagan. Lau panelek osatzen duten erakusketa baten bitartez kanpainaren goiburua, “Guztiak ez gara berdinak minbiziaren aurrean” jorratu dute eta, horrekin batera, kaltetuek gaixotasun horren aurrean bizi dituzten desberdintasunak erakusten dituzte, irudietan txertatutako QR kode baten bidez ikus daitezkeen hiru bideoren bidez.