Moriako errefuxiatuei jaten emateko laguntza eskatu dute Zaporeak proiektuko boluntarioek

0    Gizartea 
ETA KITTO ETA KITTO
Moriako errefuxiatuei jaten emateko laguntza eskatu dute Zaporeak proiektuko boluntarioek
ETA KITTO 2020, Ira 10

Atzo Moriako (Lesbos, Grezia) errefuxiatuen esparruak sua hartu eta guztiz erre zen, bertan zeuden 12.000 errefuxiatuak ezer barik lagata. Horietatik 4.000 haurrak dira eta 400 lagundu bariko adin txikikoak. Egoeraren larritasuna ikusita, bertan dauden Zaporeak proiektuko boluntarioek 4.500 otordu banatu zituzten atzo eta gaur goizean zehar beste 1.500 lagunentzat janaria prestatu eta banatu dute, bestela jateko ezer ez dute eta. Ezohiko larrialdi egoera honetan, datozen ordu eta egunetan zer gertatuko den ez dakite, baina bien bitartean errefuxiatuei jaten emateko asmoa dutela adierazi dute Zaporeak proiektuko boluntarioek, baina horretarako inoiz baino beharrezkoa dute jendearen laguntza eta dei egin dute bakoitzak ahal duen neurrian diruz laguntzeko.

Ekarpenak egiteko moduak hauek dira:

Zaporeak Solidarios Garapenerako Elkartea

Bizum>> Eman>> Zaporeak proiektua -00435

Kutxabank: ES32 2095 5011 80 9115250322

Laboral Kutxa: ES71 3035 0103 88 1030035880

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »