Mugakide diren herrien artean mugikortasuna baimenduta dago "banakako jarduerak egiteko"

Mugakide diren herrien artean mugikortasuna baimenduta dago "banakako jarduerak egiteko"
2020/10/27 eta kitto!
Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak sinatutako dekretua argitaratua dago jada EAEko aldizkari ofizialean, eta 06:00etatik indarrean daude neurri guztiak: hortaz, jada ezin da udalerritik irten justifikaziorik gabe, ezin dira sei lagun baino gehiago elkartu, eta 23:00etatik 06:00etara ezin da kalean ibili.

Udalerrietako sartu-irteeri dagokienez, agindu horrek badu salbuespen bat, «mugakide diren herrien arteko mugikortasuna» onartuta baitago, baldin eta helburua bada «banakako gizarte-, ekonomia- eta kirol-jarduerak edo aire zabaleko jarduera fisikoak egitea».