Murrizten ari da kasu berrien kopurua Debabarrenean. 3 kasu berri azken orduetan

Murrizten ari da kasu berrien kopurua Debabarrenean. 3 kasu berri azken orduetan
2020/04/19 eta kitto!
Koronabirus kasuak hautematen jarraitzen dute Debabarrenean, baina azken egunetan murrizten ari da kasu berri kopurua. Hala, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak emandako datuen arabera, hiru kasu berri atzeman dituzte azken orduetan eskualdean; bat Eibarren, bestea Elgoibarren eta hirugarren kasua, Soraluzen.  Beste herrietan,  aldiz, ez dute kasu berririk zenbatu. Guztira, 408 kasu daude Debabarrenan, horietako 188 Eibarren.

Positiboen datuak herriz herriz  (datu metatuak dira):

Eibar           188
Ermua         154
Elgoibar       36
Mutriku       10
Soraluze      10
Deba               6
Mendaro       3
Mallabia        1
Apirilak 18 grafikoa

Ospitaleei dagokienez, 66 pertsona daude eskualdeko ospitaletan Covid-19aren ondorioz. Eibarko ospitean 55 gaixo daude; eta Mendaroko Ospitalean, 11. Guztira, aurreko egunean baino 11 gutxiago.  Grafikoan ikus daitekeenez, azken egunetan dexente jaitsi da ospitaleratutakoen kopueua. Ematen dituzten datuak  beti aurreko eguneko 20:00ak arte jasotakoak izaten dira.

ospitaleak apirilak 18