Naluak manifestazio zaratatsua deitu du gaur arratsalderako, atzoko eraso sexista salatzeko

0    Gizartea 
ETA KITTO ETA KITTO
Naluak manifestazio zaratatsua deitu du gaur arratsalderako, atzoko eraso sexista salatzeko
ETA KITTO 2020, Uzt 08

Mobilizazio zaratatsua deitu du gaur arratsalderako Nalua Eibarko talde feministak, atzo arratsaldean Eibarren gertatutako eraso sexistaren kontra agertu eta gertakaria salatzeko. “Pandemia honekin ere bukatu nahi dugu! Erasorik ez, erantzunik gabe!” goiburuari jarraituta, mobilizazioa 19:00etan hasiko da Untzagatik. Parte hartzera doazenei maskarillak eraman eta segurtasun distantzia mantentzea eskatu nahi diete eta, horrez gain, manifestazioa zaratatsua izan arren maskarillak jantzita txiflorik ezingo denez erabili, zarata egiteko beste zerbait eramatea gomendatu dute.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »