Eibarko Udaleko Gizarte Zerbitzuen Sailak eta herriko guraso elkarteek hitzaldi ziklo berri bat antolatu dute Portalean “Gurasoak Martxan” programaren barruan. Gaur arratsaldean “Nola landu egoera zailak (doluak, beldurrak…) gure seme-alabekin?” gaiaren lehen zatia jorratuko dute. Saioa Portalean izango da, bertako areto nagusian, 18:00etatik aurrera.
Formazioa eskeintzeaz gain, jarduera hauen helburua seme-alabekiko komunikazioaren gainean gogoeta egitea da.
Parte hartzeko, derrigorrezkoa da izena ematea, Gizartekintzan bertan (gizartekintza@eibar.eus) edo ikastetxeko Guraso Elkartearen bidez.
Bi saio hauek gazteleraz izango dira eta kasu honetan modu presentzialean soilik parte hartu ahal izango da. Ez da online aukera egongo.