Ordu aldaketa izango dugu igande goizaldean

Ordu aldaketa izango dugu igande goizaldean
2020/03/28 eta kitto!
Gaurtik (larunbatetik) igandera bitarteko gauean egingo da aldaketa; 02:00etan 03:00ak izango dira. Aurrerantzean, beranduago argitu eta beranduago ilunduko du.

2020ko lehen ordu aldaketa egingo daugu asteburuan. Hain zuzen ere, gaur eta bihar bitarteko gauean egingo da aldaketa. Zehazki, igandeko 02:00etan 03:00ak izango dira. Beraz, ordubete gutxiago izango du egun horrek. Martxoko ordu aldaketak atsedenean izaten du eragina, ordu bat gutxiago izaten baitugu igandean atsedena hartzeko. Hala ere, aurten bizi dugun egoera hain berezia izanik, murrizketak ez du halako eraginik izango herritar gehienen artean, konfinamenduak ia herritar guztiak etxean egotera behartzen dituelako.

Bihartik aurrera, udako ordutegia izango da indarrean. Eguzki orduak gehiago aprobetxako helburuarekin egiten da ordu aldaketa. Beranduago argitu eta beranduago ilunduko du aurrerantzean. Modu horretan, energia aurrezten dela diote adituek.  Ordu aldaketa Europako Batasuneko estatu guztietan erregulatuta dago. Aldaketa beharrezkoa ikusten da ez bakarrik aurrezki ekonomikoagatik, “baita egunarekiko harremana optimizatzeagatik ere”.  Adituek diotenez, “aldaketa egin ezean, egunez edo gauez argi orduak soberan izango lirateke”.

irazabal