Orlegia Arrasateko enpresak maskarilla gardenei buruzko bi hedabideetako informazioa gezurtatu du

Orlegia Arrasateko enpresak maskarilla gardenei buruzko bi hedabideetako informazioa gezurtatu du
2021/01/05 eta kitto!
2020ko abenduaren 29an EITB-n eta Telecinco-n maskara gardenei buruz egindako adierazpenak ezeztatu ditu. Programa horietan esaten da maskara gardenak ez direla baliozkoak eta ez dutela babesten. Bereizketarik egin gabe. Horregatik, “Orlegia eta arnasgarritasun handiko eta zeharrargitasunezko poliamida-ehunaren fabrikatzaileak behartuta gaude informazioa gezurtatzera, eta zuzenketa edo argibide bat eskatzera; izan ere, produktu baten propietate generikoak orokortu dituzte fabrikatzaile bakar baten analisiaren bidez, gainerakoak gutxietsiz eta herritarrak existitzen ez diren arriskuez ohartaraziz.
Aipatiutako egunean ikusi ahal izan zenez, bai Telecinco-ko albistegietan, eta baita EITB-n egindako erreportaje batean ere, kategorikoki baieztatu zuten maskara higieniko garden guztiak ez direla baliozkoak eta ez dutela babesten. Guztia kimikaria dela dioen twittero batean oinarrituta, maskara garden bat eskuratu eta etxean saiakuntzak eta probak egiten dituelaren aitzakiarekin. “Argitu beharra dago blog formako bere bideoan aztertzen duen maskara ez dela gurea: ez dira gure maskarak, ezta gure ehunarekin egindakoak ere. Beste hornitzaile batena da. Twittero honek lan neketsua egin du, zati batzuk alderatzen dituelarik eta beste batzuk ez, oinarri zientifikoak dituztenak batere ez dituzten beste aldaketa batzuekin nahastuz. Alde onak eta txarrak aztertzean, kontrakoak baino ez daude”.
Informazio gehiagorako orlegia.com helbidera jo daiteke.