Ortu ludikoa jarri dute Ego Gain Gerontologikoarentzat

Ortu ludikoa jarri dute Ego Gain Gerontologikoarentzat
2020/03/18 eta kitto!
Udalak ortu ludikoa jarri du Legarreko frontoiaren estalkian, Ego Gain Gerontologikoak eskatuta. Horrela, Nahasmendu Mental Larrien Tratamendurako Unitateak martxan jarri ahal izango ditu gaixoen tratamendurako terapia espezifikoak. Berdegune bat eraiki da landareak landatzeko lur-kutxatilekin, eta hainbat loreontzi jarri dira fruta-arbolekin, landare usaintsuekin eta beste apaingarri batzuekin, zentroak aurrerantzean izango duen baratze ludikoa osatzeko. Egitasmo honek 8.000 euroko kostua izan du.