Osakidetza jarduera kirurgikoa berreskuratzen hasi da, asistentzia-eremua tenkatuta egon arren

Osakidetza jarduera kirurgikoa berreskuratzen hasi da, asistentzia-eremua tenkatuta egon arren
2022/01/25 eta kitto!


Gotzone Sagardui Osasun Sailburuak agerraldia egin du gaur goizean  eta  Osakidetza JARDUERA KIRURGIKOAri berriz ekiteko ahalegina egiten ari dela jakinarazi du. Hori horrela, ospitale nagusi batzuk, goizeko ordutegian, jarduera kirurgikoaren % 80-100 inguru izaten ari dira. Gainera, Sailburuak jakinarazi du "ez dela baztertzen arratsaldeetan ere programatutako jarduera kirurgikoari berriro ekitea, baldin eta pandemiaren bilakaera onak jarraitzen badu". Azaldu duenez, hori posible izan da Gabonen ondoren plantilla berriro hasi delako lanean, pandemiaren joera-aldaketaren ondorioz eta intzidentzia jaitsieraren eta hartutako antolamendu-neurrien (inprimakiak, protokoloak…) ondorioz, aukera ematen ari baitira kirofanoetarako langile gehiago izateko.

Sailburuak iragarri du joera-aldaketa egiaztatzen ari dela pandemiaren bilakaeran. Hala ere, zuhutziarekin jokatzeko beharra azpimarratu du;: "Oraindik ere kutsatze asko daude (gaur egun 5.000 pertsona baino gehiago daude kutsatuta); pertsona asko ospitaleetan (790 inguru solairuetan eta ZIUn daudenak batuta); eta heriotza asko (azken astean 200 pertsona inguru hil dira koronabirusaren ondorioz)".