Osakidetza txistuaren bidezko probak egiten hasiko da

Osakidetza txistuaren bidezko probak egiten hasiko da
2021/05/05 eta kitto!
Osakidetzako laborategi sareak txistuaren bidez SARS-CoV-2 birusa atzemateko testak egitea balioetsi du, Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak adierazi duenez. Birusa hautemateko modu azkar eta sinplea da eta % 90eko fidagarritasuna du.

Txistuaren bidezko test hauek PCR eta antigeno proben osagarri izango dira, eta, besteak beste, ahotik eta sudurretik laginak hartzeko zailtasunak dituztenekin eta baheketa batzuetan erabiliko dituzte. Izan ere, txistu bidezko proba egiteko, pazienteak tu egin beharko du ontzi batean, sudurretik eta ahotik zotzik sartu behar izan gabe.