Osasun Sailak toki irekietan ez erretzea gomendatu du

0    Gizartea 
ETA KITTO ETA KITTO
Osasun Sailak toki irekietan ez erretzea gomendatu du
ETA KITTO 2020, Uzt 23

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak leku irekietan tabakoa ez erretzeko gomendioa jasotzen duen oharra bidali dio Eibarko Udalari. “Jaurlaritzak berak gure hiriko espazio irekiak tabako-kerik gabeko guneak izan daitezen eskatu du, nahiz eta erretzea debekatuta ez egon. Gomendio hori bereziki ostalaritza-establezimenduetako terrazei, bainatzeko gune naturalei eta aisialdiaz gozatzeko pertsonak biltzen diren lekuei zuzenduta dago”, dio Udalak.

Udalak dioenez, erretzea arrisku erantsia da birusa transmititzeko, bai erretzaileentzat, bai inguruan daudenentzat. Horregatik, Espainiako Neumologia eta Toraxeko Kirurgia Elkarteak (SEPAR) terrazetan eta espazio publikoetan ez erretzea gomendatzen du.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »