Ostalaritza erabat ixtea erabaki du Jaurlaritzak

Ostalaritza erabat ixtea erabaki du Jaurlaritzak
2020/11/05 eta kitto!
19:15 inguruan amaitu da LABI Euskadiko Babes Zibileko Planaren aholku batzordearen bilera eta, ondoren,  Urkullu lehendakariak bilera horretan hartutako erabakien berri eman du. Urkulluk azaldu duenez, "beharrezkoa ikusten da neurri berriak hartzea momentu  zehatz honetan, birusaren transmisio-kateak amaitzeko helburuarekin".

Hauek dira neurri nagusiak:

- 22:00etatik 06:00etara zirkulazioa mugatuta egongo da.
- Ostalaritzako  establezimenduak itxiko dira. Etxez etxeko zerbitzua baimenduta egongo da, 21:00ak arte.
-Jarduera soziekonomikoak 21:00etatik aurrera mugatuko dira, farmaziak eta gasolindegiak izan ezik.
- Ekitaldi erlijiosoen edukiera %35ekoa izango da.
- Kultura jarduera eta ikuskizunak 21:00ak baino lehen amaitu beharko dira.
- Taldeko edozein jarduera etengo da, jarduera profesionala edo erdi profesionala izan ezik.
- Joko- eta apostu-establezimenduak txiko dira
- Garraio publikoa 22:30ean etengo da.

Dekretua bihar argitaratuko da eta azaroaren 7an, larunbatean, jarriko da indarrean. Neurriak azaro osoan egongo dira indarrean, eta hamabostean behin aztertuko dute hartutako neurrien eraginkortasun maila.