‘Pagatxa mugimenduan’ prozesua aurkeztuko dute eguenean

‘Pagatxa mugimenduan’ prozesua aurkeztuko dute eguenean
2021/05/04 12:14
eta kitto!
Entreamigos – Lagun Artean eta Pagatxa elkarteek ‘Pagatxa mugimenduan’ prozesua aurkeztuko dute eguenean, 17:00etan, Armeria Eskolako Areto Nagusian. “Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren laguntzaz, gozamenetik pentsatzeko, ikasteko eta hazteko aukera eskainiko digun espazio honetan parte hartzea nahi dugu. Horrek, Eibarko emakumeei, eibartarrei eta gizarteari orokorrean eskaini nahi dioguna elkarrekin definitzeko aukera emango digu”, diote antolatzaileek.

‘Pagatxa mugimenduan’ ekimenean indartzeko eta egungo egoerara egokitzeko hausnarketa egiteko baliatu nahi dute. “Horrela, guztiok, gure aniztasunaren aitortzetik, burutzen ditugun ekintzetan ordezkatuta izan gaitezke”, egitasmoaren bultzatzaileen berbetan.

pagatxa mugimenduan