Pentsiodunek Gasteizen egingo duten protestara joateko autobuserako izen-ematea bihar itxiko dute

Pentsiodunek Gasteizen egingo duten protestara joateko autobuserako izen-ematea bihar itxiko dute
2022/05/09 eta kitto!
Pentsio publikoen aldeko mobilizazioa deitu dute pentsiodunek Gasteizen eguenerako, maiatzaren 12rako. Manifestazioa 11:00etan abiatuko da Gasteizko udaletxeko plazatik eta bertara joateko autobusa antolatu dute Debabarreneko pentsiodunek (Eibartik 09:00etan irten eta 14:00etan itzuliko da). Joan nahi duenak ahalik eta lasterren eman beharko du izena (biharko gehien jota), pentsiodunen ordezkariren bati esanda edo, bestela, zuzenean Eibarbus-era deituta (650710336 telefono zenbakira).

Debabarreneko Pentsiodunen ordezkariek diotenez, Legebiltzarrari eta Jaurlaritzari zuzeneko eskaera egitea da protestaren helburua: “Babes esplizitua eman diezaietela pentsiodunon aldarrikapenei eta beharrezko erabakiak har ditzatela Gutxieneko Pentsioa 14 ordainsaritan 1.080 euro garbikoa izatea errealitate bihur dadin".