Pentsiodunen Plataformak deituta, kontzentrazioa egingo da gaur 12:00etan Untzagan

Pentsiodunen Plataformak deituta, kontzentrazioa egingo da gaur 12:00etan Untzagan
2020/09/07 08:24
eta kitto!




Abuztuko etenaldia eta gero, gaur (astelehena, hilak 7) helduko diote berriz ere orain arteko martxari Eibarko Pentsiodunen Plataformakoek eta Untzagan kontzentrazioa egingo dute astelehenero, “azken bi urte eta erdian egin dugun bezala”. Ekitaldia 12:00etan hasi eta 12:15ean amaituko da. Plataformako ordezkariek mobilizazioekin jarraitzea beharrezkoa ikusten dute, euren eskari eta aldarriak lortu bitartean. Horien artean daude, besteak beste, 1.080 eurotako gutxieneko pentsioa bermatzeko eskaera, baita osasun-arretarako zerbitzu publikoa pribatizatzearen kontrako jarrera ere. Hala ere, kontzentrazioan parte hartu nahi dutenei gogorarazi nahi diete nahitaezkoa izango dela maskara erabiltzea eta pertsonen arteko bi metroko segurtasun-tartea gordetzea