Sahara askatzeko eta autodeterminazio erreferenduma antolatzeko kontzentrazioa egin zen zapatuan

Sahara askatzeko eta autodeterminazio erreferenduma antolatzeko kontzentrazioa egin zen zapatuan
2020/11/23 eta kitto!
Euskal Herriko toki askotan bezala, Eibarren ere Mendebaldeko Saharako su-etenaren urraketa salatzeko elkarretaratzea egin zen zapatu eguerdian, Untzagan. Kontzentrazioa Eibar-Sahara Elkarteak deitu zuen, Sahara Euskadi Mugimenduarekin bat eginik eta, gurean bizi diren sahararrekin batera eibartar askok hartu zuten parte, horrela elkartasuna adierazteko.

Mendebaldeko Saharak bizi duen gatazka armatuarekin amaitzeko bidea erreferenduma dela diote sahararrek eta Espainiari zein nazioarteko komunitateari autodeterminazio erreferenduma behingoz antolatzea exijitu zieten ekitaldian. Hain zuzen ere, 1991n asmo horrekin eratu zuten Minurso NBE Nazio Batuen Erakundearen misioa, baita su-etena zaintzeko ere. Gauzak horrela, autodeterminazio erreferendum bat antolatzeko egindako promesa betetzea exijitzen diote misioari.

https://youtu.be/AORqW-5ugBs

sahara askatu02 sahara askatu07 sahara askatu10 sahara askatu11 sahara askatu14