San Andres jaietan neurri bereziak hartu beharko direla aurreratu du Jon Iraola Eibako alkateak

San Andres jaietan neurri bereziak hartu beharko direla aurreratu du Jon Iraola Eibako alkateak
2021/11/17 eta kitto!
Koronabirusaren bilakaerari aurre egiteko onartu berri duen aginduaren baitan, Eusko Jaurlaritzak udalen esku utzi du ekitaldi jendetsuak bertan behera uztea edo aldi baterako atzeratzeko erabakia. Orain, tokian tokiko udal gobernuak Osasun Sailaren agindu berriaren xehetasunak aztertzen ari dira hurrengo egun edo asteetarako aurreikusitako ekitaldiekin zer egin erabakitzeko.

Jon Iraola  Ebarko alkateak EITBko"Egun on Euskadi" saioan azaldu duenez, jaiak ospatu ahal izatea da bere nahia, baina Eusko Jaurlaritzaren aginduaren xehetasunak irakurri  eta aztertzearen zain daude erabakiak hartzeko. "Seguraski San Andres jaietan beste neurri berezi batzuk hartu beharko ditugu", aurreratu du Iraolak.