Sei koronabirus kasu berri atzeman dituzte Eibarren

Sei koronabirus kasu berri atzeman dituzte Eibarren
2021/07/27 eta kitto!
Atzo sei koronabirus kasu berri atzeman dituzte Eibarren eta intzidentzia-tasa 844,43koa da.

Eskualdeko beste herrietara begira, Deban zazpi positibo atzeman dituzte; Ermuan sei; eta Elgoibarren, Mutrikun eta Mendaron kasu bana. Horrela, Debabarrenean 22 kasu berri atzeman dituzte guztira.

Atzo EAEn 10.217 test diagnostiko egin ziren, eta haietatik 1.200 positiboak izan ziren.

Lurraldeen arabera: 121 Araban, 683 Bizkaian, 361 Gipuzkoan eta 35 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.

Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 40 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 59 pertsona ZIUn daude.