Sintomarik gabeko gaixoak bakartu egingo dituzte Hego Euskal Herrian

0    Gizartea 
CDwes76
Sintomarik gabeko gaixoak bakartu egingo dituzte Hego Euskal Herrian
ETA KITTO 2020, Api 06

Pedro Sanchezek atzo  autonomia erkidegoetako presidenteekin egindako bileran, azpiegituren zerrenda bat eskatu zien hilaren 10erako, atzemandako kasu positibo asintomatikoak kokatzeko. Adierazi zien milioi bat test banatuko dituela «detekzio goiztiarrerako».

Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak bideokonferentzia bidezko bilera bat egin zuen autonomia erkidegoetako presidenteekin, Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzakoarekin eta Maria Txibite Nafarroako Gobernukoarekin, besteak beste. Laugarrena, alarma egoera ezarri zuenetik. Koronabirusaren proban positibo ematen duten gaixo asintomatikoak bakartzeko balio dezaketen azpiegitura publiko eta pribatuen berri emateko eskatu die, eta zerrenda hori apirilaren 10erako  prest izan beharko dute. Egun, proba gehien-gehienak sintoma nabarmenak dituztenei egiten dizkiete. Erkidegoetako hainbat presidentek material gehiago eskatu dute. Hurrengo fasea «oinarrizkotzat» jo dute kasu berrien «detekzio goiztiarrerako».

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »