Sokorrista bila dabiltza udako kanpainarako

Sokorrista bila dabiltza udako kanpainarako
2021/04/22 eta kitto!
Eibarko igerilekuetan udan lan egiteko hamar sokorrista behar dituzte. Lanpostua lortu ahal izateko ezinbestekoa da gutxienez 16 urte edukitzea, sokorrista titulua behar da, eta baita SVB+DESA diplomak eta DBH gaindituta edukitzea ere.

Lanpostuak txandakako lanordua izango du, jardunaldi osoan, ekainetik irailera. Informazio gehiago lortzeko hona jo daiteke.