Ez da koronabirus kasu berririk atzeman Gipuzkoan

0    Gizartea 
CDwes76
Ez da koronabirus kasu berririk atzeman Gipuzkoan
ETA KITTO 2020, Eka 11

Gaur Osasun Sailak argitaratu duen txostenaren arabera, PCR bidez atzemandako koronabirus kasuak 13 izan dira, atzo baino 6 gutxiago. Atzemandako kasuetatik 1 Arabako Urkabustaiz herrian eman da, 9 Bilbon eta kasu bana Bermeon, Busturian eta Zallan.

Gipuzkoan ordea, ez da kasu berririk eman, eta beraz Eibarren atzoko kasua eta gero,gaur ez da berririk iragarri. Edonola ere datozen egunetan ikusiko dugu Eibarko kasua isolatau izan den edo beste batzuk ekarriko dituen atzetik.

Ospitaleratuei dagokionean, gaur 2 lagun gutxiago daude Debabarreneko ospitaleatn ingresatuta. Horrela Eibarko Ospitalean 4 lagun daude (atzo 6 ziren) eta Mendarokoan lagun bat dago.,

 

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »