(Bideoa) Astebururako errezeta aproposa: Txokobolatxoak

(Bideoa) Astebururako errezeta aproposa: Txokobolatxoak
ETA KITTO 2020, Mai 15

BIdeo honetan astebururako proposamen zoragarria dakarkigu Zaloa Otaduy nutrizionistak: Txokobolatxoak.  Osasungarria eta erraza, haurrekin batera egiteko aproposa!

COVID-19aren eraginez etxean isolamenduan egoteko egunak arintzeko asmoz eta, bide batez, “gure osasunaren eta osasun globalaren garrantzia familiartean lantzeko aukera emateko”, `Elikadura osasuntsua, bidezko elikadura´ proiektuarekin aurrera jarraitzea  erabaki  dute Proyde-Proega GKEak, La Salle Eibarrek eta Farmacook nutrizio eskolak. Astero pare bat bideo zabaltzen dihardute, familiartean egin ahal diren errezeta osasuntsuekin. Bideoetan, errezetak azaltzen eta aholkuak ematen, Farmacook-eko Zaloa Otaduy farmazialari eta nutrizionista ikusiko dugu. Aurretik egindako errezetak hemen ikus dezakezue.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »