"Txontan deskonfinamendua" proiektua garatu du La Plazoleta bizilagunen elkarteak

"Txontan deskonfinamendua" proiektua garatu du La Plazoleta bizilagunen elkarteak
2020/06/15 eta kitto!
La Plazoleta Txontako bizilagunen elkarteak "Txontan deskonfinamendua" izeneko proiektua garatu du konfinamenduak iraun duen bitartean. Diotenez, “pertsonaia desberdinen bitartez, normaltasun berrira bueltatzeari ikusgaitasuna eman nahi izan diogu. Pertsonaia horiek deseskalatze fase bakoitza irudikatu dute eta, kasuaren arabera, eskertu, zoriondu, salatu eta oroitarazteko arduradun izan dira”.

Bizilagunek azaldu dutenez, 0 fasean Pikachuk musu mordoa banatu zizkien etxeko heroi txikiei, 50 eguneko itxialdia eta gero.



1. fasean, Doraemonek zorionak eman zizkien urtebetetzea ingurukoekin ospatu ezin izan zutenei.



2. fasean, Gollumek auzoaren egokitzapen eza salatu zion Udalari, “auzoan oinezkoen artean ez baita posible bi metroko distantzia mantentzea, nahiz eta osasun sailak COVID-19aren kutsatzeak saihesteko neurri eraginkorrena dela azpimarratu duen”.



Eta oraingo 3. fasean, E.T. pertsonaiak koronabirusa oraindik gure artean dagoela eta, pandemia kontrolpean izateko, osasun sailak agindutako aholkuak eta arauak jarraitzea ezinbestekoa dela gogorarazten die auzokoei.