Udal Brigadako sei behargin ari dira herriko kaleak egunero desinfektatzen

Udal Brigadako sei behargin ari dira herriko kaleak egunero desinfektatzen
2020/11/13 eta kitto!
COVID-19k hirian izaten ari den eraginari buruzko datuak ikusita, eta kaleetako osasungarritasuna bermatzeko eta birusaren hedapena murrizteko asmoz, Eibarko Udalak desinfekzio-lanei ekin die berriz ere. Udal Brigadako sei langile ari dira herrian horrelako lanak egiten. Besteak beste haur-parkeetan, hiri-altzarietan eta kontaktu handiko beste azalera batzuetan ere (baranda, banku, eskailera eta hondakinentzako edukiontzietan) ari dira desinfekzio-lanak egiten, egunero, astelehenetik barixakura bitartean eta Mankomunitateak egiten diharduen lanekin koordinatuta. Azaldu dutenez, zeregin horretan ari diren beharginek ekipo bereziak dituzte, “lan hori segurtasun osoz egin dezaten”.