Familia zaurgarrienen seme-alabei eskolaz kanpoko jardueretan laguntzeko programa berezia jarri du martxan Udalak

Familia zaurgarrienen seme-alabei eskolaz kanpoko jardueretan laguntzeko programa berezia jarri du martxan Udalak
ETA KITTO 2022, Ira 12

Eibarko Udalak aurten ere diruz lagunduko du Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta eta Gizarte Larrialdietarako Laguntza jasotzen duten familietako seme-alaben eskolaz kanpoko jardueren %100; aurten Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarrera jasotzen duten edo Elikagaien Bankuko programan sartuta dauden familiei ere lagunduko zaie. Programa honetarako, Udalak 25.000 euro bideratu ditu bere aurrekontuetan.

Laguntza-programa honen oinarrien arabera (familiei, tutoreei edo harrera-familiei zuzendua), eskolaz kanpoko jardueratzat hartuko dira eskola-kirolaren programan sartzen direnak, bai eta herriko ikastetxeetako guraso-elkarteek antolatzen dituzten eskolaz kanpoko beste jarduera batzuk ere. Aurten, gainera, Gurasoen Elkarteko kuota ere diruz lagunduko da.

Eskola-kirolaren kasuan, dirulaguntzaren zenbatekoa jardueraren matrikularen zenbatekoa izango da. Gurasoen Elkartearen kuotarako, diruz lagunduko da baldin eta elkarteak kuota ordaintzea eskatzen badu antolatutako jardueretan parte hartzeko.  Hala bada, Udalak kuotaren zenbatekoa ordainduko du; gehienez ere 140 euro.

Informazio gehiago Eibarko Udalaren webgunean

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »