Udaltzainek 5.562 identifikazio egin eta 138 zigor ezarri dituzte alarma hasi zenetik

Udaltzainek 5.562 identifikazio egin eta 138 zigor ezarri dituzte alarma hasi zenetik
2020/04/17 eta kitto!
Eibarko Udalak eman dituen azken datuen arabera, alarma egoera ezarri zutenetik 4.293 lagun eta 1.269 automobil identifikatu ditu Udaltzaingoak Eibarren. Horrez gain, 138 zigor ezarri ditu martxoaren 17tik apirilaren 14ra bitartean, etxean egoteko agindua ez betetzeagatik.