Untzagako jubilatu etxekoak oso pozik daude irailean egin dituzten irteerekin

Untzagako jubilatu etxekoak oso pozik daude irailean egin dituzten irteerekin
2021/10/07 eta kitto!
Balorazio altua jaso dute Untzagako jubilatuen etxeak antolatuta irailean egindako irteerek. San Asension, Errioxan egindako “Udajubilekuak” datorren urtean “zalantza barik” errepikatuko duten esperientzia izan dela diote arduradunek. Han eman dituzten egunetan jarduera ugari egin dituzte: lorategi botanikora bisita, barreterapia, zainketa kognitiboa, jolasak, ibilaldiak...



Eta iraila amaieran astebeteko bidaia egin dute Extremadurara, “Konkistatzaileen ibilbidea” jarraituz hiri adierazgarrienak ezagutzen, “arteari eta historiari arreta berezia eskeinita”.