Urdinez koloreztatu ziren atzo Eibarko kaleak autismoa dutenen alde

Urdinez koloreztatu ziren atzo Eibarko kaleak autismoa dutenen alde
2019/04/01 13:04
eta kitto!
Ehunka lagunek hartu zuten parte atzo Gautenak, autismoa duten senideen Gipuzkoako elkarteak Eibarren antolatutako Urdinduz egunean. Autismoaren Kontzientziaziorako Nazioarteko Egunaren harira antolatutako ekimen solidarioa 11:30etan hasi zen Untzaga plazan, autismoaren inguruan gizartea sentsibilizatu eta kontzientzia hartzeko. Trikitilarien laguntzarekin herriko kaleak giro ezinhobean zeharkatu ondoren, ibilaldia Untzagara iritsi zen berriz. ARGAZKIAK HEMEN DAUZKAZUE IKUSGAI.

Nerea Lodosak eta bere dantza taldeak Marea Urdinaren abestiaren flash moba eskaini zuten eta Juan Bautista Gisasola abesbatzak ere ikuskizun bikaina eskaini zuen.

https://www.youtube.com/watch?v=Ux2AjAzbHWI&feature=youtu.be

 

https://www.youtube.com/watch?v=e32x8a05uwA&feature=youtu.be

Auritz  musika taldeak  'Auritz, laino eder hori', proiektua aurkeztu zuen. Literatura- eta musika- lan honetan autismoa duen haur baten istorioa kontatzen da.

IMG_6225