Zabaldu dute Untzaga jubilatu etxeko taberna, terraza eta guzti

0    Gizartea 
ETA KITTO ETA KITTO
Zabaldu dute Untzaga jubilatu etxeko taberna, terraza eta guzti
ETA KITTO 2020, Mai 30
Eguaztenaz geroztik, zabalik Untzagako jubilatu etxea. Segurtasun eta higienerako neurriak hartu eta bazkideei horiek betetzeko eskatuta, jubilatu etxeak 09:30etik 14:00etara eta 16:00etatik 21:30era zabalduko ditu ateak. Horrekin batera, taberna ere martxan dago eta Txaltxa Zelaian terraza ipiniko dute.
Eta Ipuruako jubilatu etxekoek ere zapatuan zabaldu zituzten ateak eta masajista eta ileapaindegi zerbitzuak eskainiko dituzte, aldez aurretik hitzordua eskatuta: masajistarekin txanda eskatzeko 678659138 telefonora deitu behar da (Agustin) eta ileapaindegirako, berriz, 626090529 telefonora (Isabel). Podologia zerbitzua ematen ekainaren 8an hasiko dira.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »