Zaldibar Argitu Orain! herri-plataformak bilera egingo du gaur 19:00etan Arrate Kultur Elkartean

Zaldibar Argitu Orain! herri-plataformak bilera egingo du gaur 19:00etan Arrate Kultur Elkartean
2020/02/18 eta kitto!
Zaldibarko zabortegian gertatu denarekin arduratuta dauden herritarrek deituta, aurreko eguenean batzar irekia egin zen Arrate Kultur Elkartean. Astebururako mobilizazioa deituta zegoela eta, lehen bilera horretan lehentasuna eman zitzaion zapatuko manifestazioari, baina auzi honek luze joko duela aurreikusita, herri-plataforma eratzea erabaki zen eta, horrez gain, astean behin biltzea ere adostu zuten: lehen bilera gaur izango da, 19:00etan Arrate Kultur Elkartean eta aurrerantzean ere martitzenero bilduko da plataforma, ordu eta toki berean. Batzarrak herritar guztientzat zabalik egingo dira eta gaiarekin interesa dauden guztiak bat egitera gonbidatuta daude.