Zaldibarko zabortegian azaldu den hezurra desagertutako langileena ote den ikertzen ari dira

Zaldibarko zabortegian azaldu den hezurra desagertutako langileena ote den ikertzen ari dira
2020/08/16 eta kitto!
Zaldibarko zabortegian Joaquin Beltran eta Alberto Sololuze erreskatatzeko lanetan ari zirenek hezur bat aurkitu dute gaur arratsaldean, telaz inguratuta. Zabortegia amildu zela sei hilabete baino gehiago igaro direnean Ertzaintzak tela zati batez inguratutako hezur bat aurkitu du baskularen beheko aldean, egituraren parte zen 15 metro luzeko metalezko xafla baten azpian. Desagertutako bi langileen arrasto bat aurkitzeko probabilitate handiagoa zegoen eremuan agertu da hezurra. Polizia zientifikoa hezurra desagertuetako batena ote den identifikatze lanetan ari da.