Kirola goizean edo iluntzean egin ahal izango da zapatutik aurrera

Kirola goizean edo iluntzean egin ahal izango da zapatutik aurrera
2020/04/30 eta kitto!
Zapatutik aurrera kirola egiteko eta paseatzeko aukera egongo da, baina Espainiako Gobernuak ordutegiak finkatu ditu pilaketak saihesteko. Edozein kirol egin ahal izango da, baina udalerrian bertan eta bakarka; eta paseoei dagokionez, bizikide batekin irten ahal izango da, egunean behin eta kilometro bateko eremuan.

535UEU-Irakaskuntza-Master-Baner-300x3001

Jarduerak egiteko ordutegia hiru zatitan banatu dute. 06:00etatik 10:00etara eta 20:00etatik 23:00etara, 14 urtetik gorakoek kirol jarduerak egiteko edo paseatzeko; 10:00etatik 12:00etara eta 19:00etatik 20:00etara, mendekotasunak dituztenak irtetzeko (ezingo dira atera koronabirusa pasatzen ari direnak eta berrogeialdian daudenak); eta 12:00etatik 19:00etara, 14 urtetik beherakoak irtetzeko.

Herrian bertan edo alboko herriren batean ortu ez profesionalak dituztenek, bestetik, baratzeak landu ahal izango dituzte zapatutik aurrera, baina pertsona bakarra joan ahal izango da.