Zaporeak erronkari esker Greziara bidaltzeko 12.000 kilo janari bildu dira Debabarreneko herrietan

Zaporeak erronkari esker Greziara bidaltzeko 12.000 kilo janari bildu dira Debabarreneko herrietan
2023/03/29 11:19
eta kitto!
Zaporeak erronkaren kanpaina ixteko zapatuan Ermuan egin zen ekitaldi arrakastatsua eta gero, gaur arratsaldean eman dute ezagutzera Debabarrena mailan egin den kanpainaren emaitza, antolatzaile eta laguntzaileen partaidetzarekin Urkotroniken egindako ekitaldian: aurten estreinekoz eskualde osora zabaldu duten erronkari esker 12.000 bat kilo janari bildu dute eta honezkero ondo antolatuta eta paketatuta daukate guztia, Greziara bidaltzeko prest. Horrez gain, bidalketa gastuei aurre egiten laguntzeko 8.000 euro inguru bildu dituzte, rifa eta bestelakoen salmentari esker, eta diru horri oraindik jasotzen ari diren donazioena gehitu behar zaio. Debabarreneko Zaporeak erronkako arduradunek eskerrik beroenak eman nahi dizkiete modu batean edo bestean parte hartu duten herritar guztiei, eta datorren urtean erronka berriarekin itzuliko direla aurreratu dute.
Bestalde, gogoratu rifen zozketa zapatuan bertan egin zutela eta hauek dira saritutako zenbakiak: 3968 (afaria Sagarra jatetxean eta Maite Zanguituren artelana); 2817 (afaria Amatxi jatetxean eta Angel Güenagaren artelana); 2771 (afaria Mendiola jatetxean eta Cristina Azpiriren artelana); 3303 (afaria Kasinon eta Santi Entrenaren artelana); 0528 (afaria Belaustegi jatetxean eta Esteban Orozen artelana); 2275 (afaria Kontent jatetxean eta Elisabeth Egurenen artelana); 0148 (afaria Baratze jatetxean eta Mauri Martinen artelana); 3276 (afaria Salegi jatetxean eta Javier Allenderen artelana); 2826 (Ederto-Harakel elkarteak emandako produktu-sorta eta Esther Galarzaren artelana).