Zozketatu dituzte Amañako Jaietako eta Eskozia La Bravaren otarrak

0    Gizartea 
ETA KITTO ETA KITTO
Zozketatu dituzte Amañako Jaietako eta Eskozia La Bravaren otarrak
ETA KITTO 2020, Abe 21

Zapatuan, 13:30ean Untzagan zozketatu zuten Amañako Jaietako otarra eta sariduna Iñigo Alberdi izan zen. Argazkian ikusten duzuen moduan, Jose Antonio Alberdi “Gomaren” eskutik jaso zuen saria egunean bertan. Eta Eskozia La Bravakoen otarraren zozketa atzo arratsaldean, 19:00etan egin zuten Vivaldi tabernan eta irabazlea 0294 zenbakia izan zen. Irabazleak hilaren 29ra arteko epea dauka jasotzeko, bestela ordezko zenbakiak (1600) eramango du saria (honek urtarrilaren 10era arteko epea dauka jasotzeko). Azaldu dutenez, zozketa egiteko tokia aldatu behar izan zuten, Tunelpe taberna itxita zegoelako, eta ordua ere aurreratu behar izan zuten, 20:00etarako tabernak itxita egon behar dira eta).

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »