Gorka Aizpuruak jaso du kartel onenaren saria Anuaria 2019 Espainiako Diseinu Grafikoko Sarietan

Gorka Aizpuruak jaso du kartel onenaren saria Anuaria 2019 Espainiako Diseinu Grafikoko Sarietan
2019/12/12 13:05
eta kitto!
Bartzelonan bizi den Gorka Aizpuruaren estudioak kartel onenaren saria jaso du Anuaria 2019 Espainiako Diseinu Grafikoko Sarietan, Bikote izeneko lanarekin. Anuaria Sariak diseinu arloan babesik handiena duten sariak dira eta epai-mahaia osatzen duten kide guztiak sektoreko profesionalak izaten dira.