Gorka Errasti izango da EH Bilduren alkategaia, asanbladan bere hautagaitza berretsi eta gero

Gorka Errasti izango da EH Bilduren alkategaia, asanbladan bere hautagaitza berretsi eta gero
2019/01/31 eta kitto!
Atzo iluntzean Bilgunean egindako asanbladan, EH Bilduren Eibarko alkategaia Gorka Errasti Bernedo izatea berretsi zuten. 1979an Eibarren jaioa, Enpresa Zientzietan Diplomatua eta Gizarte Lanean Graduatua da. 15 urte daramatza Eibarko Udalean lanean, Gizarte Zerbitzuetan hain zuzen ere. Hori dela eta, Eibarko errealitatea oso ondo ezagutzen duela diote alderdikideek. EH Bilduko zinegotzia da Eibarren 2015etik. EH Bildutik adierazi dutenez, “gizarte bazterketaren aurrean tinko azaldu ohi da Gorka, pertsona konprometitua da, beraz. Gizarte parekide, justu eta orekatu baten alde lanean dihardu gaztetatik”. Politikatik kanpora, antzerki munduan jardundakoa ere bada. Gaurtik aurrera Eibarko Hauteskunde Batzordeko kidea izango da Errasti.

bildu asanblea