Gurasoak Berbetaneko guraso eta seme-alabek Gabonak prestatzen jardun dute

Gurasoak Berbetaneko guraso eta seme-alabek Gabonak prestatzen jardun dute
ETA KITTO 2019, Abe 18

Barixakuak Jolasian egitasmoko urteko azkeneko saioa izan zuten joan den astean Gurasoak Berbetan programan diharduten gurasoek. Seme-alabez lagunduta Gabonetako apaingarri politak egin zituzten: arbolan eskegitzeko bolatxoa, Olentzerori gutuna idazteko txartela… Giro euskaldun ezin hobean ederto pasa zuten …eta kitto! Euskara Elkarteko egoitzara etorri ziren familiek. Hurrengo saioa urtarrilaren 13an izango da. Egitasmoan izena emanda dutenek parte hartu ahal izango dute; izena emanda ez dutenek, berriz, aldez aurretik deitu beharko dute 943200918 telefonora.

Abendua2

 

 

 

 

 

 

 

Abendua3

Abendua4

Abendua8

Abendua10

 

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »